pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pasabideak erregularizatzeko kanpaina
16
Mar
2016

Pasabideak erregularizatzeko kanpaina

Espazio publiko bat zeharkatzen, ibilgailuak garajeetara sartzeko pasabideak erregularizatzen ari gara

Pasabide hitzak garbi dio pasatzeko bidea dela. Pasabideak, beraz, ibilgailuak errepidetik eraikinetara sartzea baimentzen du eta bereziki onuragarria da garajeak dituzten jabeentzako edo erabiltzaileentzako.
Espazio publikotik zirkulatzeko baimen hori, aparkatzeko debekua adierazten duen seinalea jartzearekin osatzen da eta horrela bermatzen da ibilgailuek garajeetan sartzeko espazio publikoa zeharkatzeko duten eskubidea.
 

Zergatik ordaintzen da pasabidea?

Legez, jabetza publikoaren -espaloia adibidez- erabilera berezia baimen administratiboaren mende dago: hori da udal pasabidea eta, legez, tasa bat ordaindu behar da.
Horregatik, pasabidearen tasa bide publikoaren aprobetxamendu berezia egiten dutenek ordaindu behar dute, hau da, espaloiak edo espazio publikoak zeharkatuz ibilgailuak garajeetara sartzen edo bertatik ateratzen dutenek.
Bestalde gogora ekarri behar dugu pasabidearen tasa ordaintzeak zirkulazio kodea betetzea bermatzen duela eta, hortaz, garajera sartzean istripuren bat gertatuko balitz, aseguru-etxeekin arazoak izatea saihestuko litzateke, ibilgailuak baimena duelako espaloitik zirkulatzeko.
Udala pasabideak erregularizatzeko egiten ari den kanpainarekin garajeetara sartzeko espaloi edo espazio publikoa erabiltzen duten guztien egoera eguneratu nahi da.
Udalak ez du pasabidearen tasa aldatu edo bikoiztu. Tasa hori igoerarik gabe mantentzen da joan den 2013tik.

Albiste guztiak