pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko Jaietan txosna jartzeko eskaerak
14
Mar
2016

Maiatzeko Jaietan txosna jartzeko eskaerak

Martxoaren 11tik 31ra

Baldintza orokorrak ondoren zehazten direnak dira:
1.- Eskatzaileak, azkeneko urtean Legazpin jarduera desberdinak garatu dituzten herriko elkarte edo taldeak izango dira. Ez dira eskaera pertsonalak edo alderdi politikoenak onartuko.Gehienez 2 esleipendun. Onartutako 2 eskari baino gehiago egonez gero, aurten 2016an zozketaren bidez adjudikatuko dira. Hurrengo urtetarako esleipenaren ordena zehazterakoan, lehentasuna izango dute aurreko  ekitaldian –maiatzako jaietan- esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, gainerakoak aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira.
Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera izango da beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.
2.- Udalaren kontura joango da olana edo karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak jartzea, barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak, eskatzailearen kontura joango da.
   - Karpa eliza atzeko gunean jarriko da, parkearen ondoan, 10x15x3 metroko neurria izango du, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.
  - Barruan antolatzen diren emanaldiak edo ekintzak gehienez goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.
3.- Aipatu karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da apirilaren 26ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, maiatzaren 5erako arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.
4.- Txosnaren jarduerari apirilaren 29ko arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekin ahal izango zaio. Jarduera hori maiatzaren 3ko arratsaldeko 21:00etaraino eskaini ahal izango da.
5.- Ordutegia
     - Irekiera, eguerdiko 12:00etan eman ahal izango zaio hasiera jarduerari.
     - Itxiera, goizaldeko 05:00etan itxiko da txosna; ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.
6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du berak duen ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko baldintza egokietan. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.
7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko da. Txosnaren barruko garbiketa erabiltzaileari dagokio.
8.- Hondakinak biltzeko, beharrezko ontziak erabiliko dira. Hondakinak ez dira pilatzen utziko eta, beraz, ontzi horiek behar denean hustu egingo dira.  Kanpoaldean, sor daitezkeen hondakinak  biltzeko ontziak jarriko dira.
9.-Txosna gunean Udalerriko hizkuntzaren erabilera irizpideak jarraituz, euskarak derrigorrezko presentzia nabarmena izan beharko du ahozko zein idatzizko edozein adierazpidetan. Erabiliko diren kartel, ohar eta abarrak euskaraz edo, gutxienez, ele bietan idatzi beharko dira. Ele bietan idatziriko testuetan euskarazko zatia bereziki nabarmendu beharko da.
10.- Txosna gunean ez da irudi sexistarik duen kartelik jarriko.
11.-Araudi honetan jasotakoa betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta hurrengo bi urtetan ezingo da esleipen berri batean parte hartu.

Eskaera orria

Albiste guztiak