pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arantzazu auzora joateko erdiko bidea itxita
10
Mar
2016

Arantzazu auzora joateko erdiko bidea itxita

Galtzada egokitzeko lanak direla eta

Arantzazu auzora doan erdiko bidean galtzada egokitzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, auzo horretako bizilagunei hainbat argibide eman nahi dizkiegu eta, batik bat, ondoren zehaztuko diren atarietako bizilagunei:
Arantzazu auzoa 2tik 5era
* Arantzazu auzoa 6 eta 7
* Arantzazu auzoa 14 eta 15
 
Horrela, datorren astelehenetik -martxoak 14- aurrera eta astebetez, egokitze-lanak egingo dira aipatu eremuetan eta bidean. Beraz, egun horietan ezingo da bertan APARKATU eta etxera iritsi ahal izateko kontrako norabidetik joan beharko da baina bakar-bakarrik LARRIALDIREN bat egonez gero.
 
Arantzazu 10, 11, 12 eta 13 zenbakidun atarietara joateko Arantzazu 8tik sartuko da, kontrako norantzan.
 
Obrak egiten diren bitartean, San Ignazio auzoa 37tik (upategia) 26ra doan bidegorrian aparkatu ahal izango da.

Albiste guztiak