pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Olaria Saria
09
Mar
2016

Olaria Saria

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, 2016ko Olaria Saria erabakitzeko Epaimahaiaren lehenengo bilera egingo da

Guztira, 12 izan dira 2016ko Olaria Sarirako proposatu diren hautagaiak. Hona hemen zerrenda: Aizkorri Barrena, Haztegiko Jaiotza, Cesareo de la Presa, Felix Ibargutxi, Ilinti, Ilintxa Futbol Taldea, Jose Antonio Azpiazu, Legazpiko Erraldoiak, Nagusilan, Martin Ugarte “Saletxe”, Migel Altolagirre, Alaitasuna rondalla.
 
Edizio honetako Epaimahaia honakoek osatzen dute: Alkatea, Udal Korporazioko alderdi politiko bakoitzeko kide bat, iaz saria eskuratu zuen taldeko ordezkari bat (Telleriarteko Txirrindulari Elkartea) eta herriko hiru elkarte hauetako ordezkariak: Irule, Lagun Artea Berri eta Sorgintxulo.
 
Gaurko bileran saria jasotzeko proposatu diren hautagaiak aurkeztuko dira eta hautaketa egiteko modua azalduko da.
 
Datorren astean berriro elkartuko da Epaimahaia eta aukeraketari ekingo dio. Lehenengo bozketa batean boto-kopuru gehien jaso dituzten bi finalistak aukeratuko dira eta bigarren bozketan horietatik saria nork eramango duen erabakiko da. Boto-berdinketa emanez gero, Alkatearen kalitateko botoarekin hartuko da erabakia edo, beharbada, saria “ex aequo” ematea,  hau da, sari partekatua izatea, erabakiko da.
 
Alkatea da Epaimahaiburua eta ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen hori martxoaren 16an egingo den Bozeramaileen Batzordean aztertuko da eta, ondoren, martxoaren 22an egingo den Osoko Bilkuran hartuko da erabakia.
 
Urtero legez, maiatzaren 3ko Ezpata-dantza ekitaldian emango da Olaria Saria.
 

Albiste guztiak