pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kirola Elkarrekin V. Edizioa

Martxoaren 13an 10 elkarteetako 300 kirolari inguru elkartzea espero dugu

Martxoaren 13an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin. 
Hau bostgarren edizioa izango da eta espero dugu 10 elkarteetako 300 kirolari inguru elkartzea bost kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala eta aurten boloak ere bai. 
 
Azken finean, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu; non kirolarien zein familiarren bizi kalitatea hobetzeko asmotan. 
 
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko diren elkarteak (Gorabide, Uribe Kosta, Gautena, Konporta, Aspace, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Berdin Berdinak eta Dordoka) eta boluntarioak kontutan hartzen baditugu, espero dugu jardunaldia arrakastatsua izatea. 
Eguneko egitaraua hau izango da: 
9:30ean mendi martxa kiroldegitik Aztiri aldera abiatuko da. 
10:00etan igeriketa, futbola, pala eta bolo txapelketak hasiko dira. 
13:30 inguruan Gizarte-zentrora joango gara eta bertan bazkaldu eta dantza egingo dugu. 

Albiste guztiak