pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoaren 9an hasiko da  Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa
04
Mar
2016

Martxoaren 9an hasiko da Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa

Saioak asteazken eta larunbatetan

Saioak asteazken  eta larunbatetan izango dira; hurrenez hurren, 20:15ean eta 17:00etan
Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, Larrain Dantza eta Kapela Dantza antolatzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.
Aurten ere, asmo bera dute, eta horretarako, doako ikastaro irekiak antolatu dituzte, interesa duten legazpiarrek bi dantza horiek ikas ditzaten.
Martxoaren 9an hasiko dituzte entseguak. Asteazken eta larunbatetan elkartuko dira, Sustraiak Dantza Taldearen lokalean; asteazkenetan, 20:15ean eta  larunbatean, 17:00etan. 
Dantzak ikasi nahi dituen orok ateak irekita izango ditu, eta egun horietakoren batean lokalera azaltzea besterik ez du izango.
Larrain Dantza Maiatzaren 3an egiten da bi saiotan, lehena Euskal Herria plazako Ezpata-dantza Ekitaldiaren amaieran eta bestea Kale Nagusian 14:00etan.
Kapela Dantza berriz, Mirandaola egun bezperan egiten da, aurten maiatzaren 7an, eta egun guztiko festa izaten da. 12:00etan egiten da lehen saioa Euskal Herria plazan, eta ondoren kalez kale eta tabernaz tabernako txanda izaten da.
 

Albiste guztiak