Zine-Klub elkarteak gogoan izan du Nazioarteko Emakumearen eguna asteburuko zine karteldegia prestatzerakoan. Hala emakumeak eta beraien eskubideen aldeko borrokak gai dituzten bi filma eskainiko ditu asteburuan:
Ostiralean, martxoaren 4an, 22:15ean “Papusza”, Bronislawa Wajs emakume ijitoaren bizitza kontatzen diguna.
Igandean, martxoaren 6an, 19:30ean “Sufragistas”, boto eskubidearen aldeko borroka gai hartzen duen filma.
Igandean, 17:00etan haurren zine saioan eskainiko den “Meñique” filmak osatuko du asteburuko karteldegia.