Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere. Martxoaren 7an, hasiko da aurten lan horretan arituko den Ariane Verbücher, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo telefonoz 685716622 zenbakira deituz.
Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:
• Orri osoa: 400€
• Orri erdia: 240€
• Faldoia: 135€
• Faldoi erdia: 70€
• Kontrazala: 450€
Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu (Artzain Eguneko kontrazala ez). Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.