Berdintasun arloan lanean ari dira, Urola Garaiko II. Berdintasun Plana diseinatzeko. Plan honek, eskualdeko emakumeen beharrak jasotzea du helburu eta horretarako,emakume ezberdinekin bilerak egiten ari dira. Horregatik, Plan hori eztabaidatu, ezagutu eta ekarpenak egiteko bilera batera deitu dute. Izan ere, emakumeen bizitzak hobetzeko balio behar badu, nola ez du Plan honek beraien iritziak jasoko? Parte hartu!
Eguna eta ordua: Otsailak 25, osteguna, 16.00-17.30
Lekua: Zumarragako Jabekuntza Eskolan (Euskadi plaza, 5)