pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zuhaitz Eguna Lakiolan otsailaren 28an
22
Ots
2016

Zuhaitz Eguna Lakiolan otsailaren 28an

Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute. Aurten otsailaren 28an egingo dugu eta Lakiolan izango da. 
 
Inguru horretan Udalak dituen basoetan pinuak eta hostozabalak landatuak zeuden eta iaz pinuak botatzen bukatu genuen, hostozabalak bakarrik utziz. Oraingoan dauden hutsuneak osatzen joango gara landatuko ditugun 40 zuhaitzekin, 35 pago eta 5 haritz amerikar.
 
Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.
 
Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.

Albiste guztiak