pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Zaldiz mugarik gabe” ikus-entzunezkoa bihar 20:00etan Kultur Etxean
18
Ots
2016

“Zaldiz mugarik gabe” ikus-entzunezkoa bihar 20:00etan Kultur Etxean

Egileak: Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal

Aspaldiko lagunak ditugu Mila eta Asier Zornotzarrak. Bikote hau urtero izan dugu Legazpin 2005etik 2010era bitartean, eta aurretik ere bai tarteka, oinez eginiko bere bidaien berri emanez. Besteak beste, Peru, Etiopia, Sahara, Indonesia, Iran eta Himalayara eraman gaituzte. Emanaldi guztietan, bidaietan ikusi, ikasi eta bizi izandakoak erakutsi izan dizkigute: bidaiaren abentura, aurkitutako paisaiaren edertasuna eta bertako biztanleen eguneroko bizitza argazki bidez erakutsiz, bertako musika eta beraien kontakizunarekin uztartuz.
 
Ostiraleko emanaldiak  zaldi gainean egindako bi bidaia biltzen ditu: bata, Sahara basamortuaren iparraldean, Tunis herrialdean. Arabiar zaldi ederren gainean, Nomada beduinoen bideak jarraikiz, harearen gozotasunaz eta dunen itxura leunaz gozatuko dugu.
 
Bigarrena, Mongoliako lurraldetan. Bertako zaldi txiki baina indartsuen gainean, iparraldeko estepak eta taigak zeharkatuz, elur-oreinen abeltzainak diren Tsaatan tribua ezagutuko dugu. Mongoliaren mendebaldean, zalditik jaitsi eta Altai mendietako Kazajoen lurraldean barneratuko gara oinez, arranoekin ehizan nola aritzen diren ezagutzeko eta Potani glaziarrean Malchin mendia (4037 m) igotzeko.
 

Albiste guztiak