Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzatik jaso da.
Diru-laguntza deialdia joan den 2015eko urrian argitaratu zen aginduaren arabera arautu zen eta eskaera egin ahal izateko ezinbestekoa zen monumentu-multzoaren kalifikazioa jasotzea. Beraz, hori eskuratzeko egin beharrekoak egin ondoren, 2015eko irailean aipatu kalifikazioa lortu zen.
Diru-laguntza hori euskal kultur ondarea babesteko eta zaintzeko ematen da. Eginbehar hori erabilera berria onartzerakoan bete beharrekoa da eta Agirre-Etxeberri etxearen kasuan Musika Eskola izango da erabilera hori, eraikinarekin bateragarria izango dena.
Berri ona da jaso duguna eta, ondorioz, 2016an ilusioz emango zaie hasiera Agirre Etxeberri birmoldatzeko lanei.