pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

HotzLegazpi sortu da, Siriako errefuxiatuentzako material desberdina biltzeko
02
Ots
2016

HotzLegazpi sortu da, Siriako errefuxiatuentzako material desberdina biltzeko

kanpaina bat martxan jartzeko

Gerratik ihesik doazen pertsonak laguntza jasotzeko premia larrian daude. Horregatik, HotzLegazpi boluntarioen taldea sortu da errefuxiatuen kanpalekuetara bidali nahi den materiala biltzeko kanpaina bat antolatzeko asmoarekin. Kanpaina hori datorren astelehenean, otsailak 8, hasiko da eta hilabete bukaera arte luzatuko da. 
HotzLegazpi taldea bilketa kanpaina antolatzeko herritar boluntarioen bila dabil. Parte hartzeko prest dauden pertsonek udaletxeko arreta-bulegoan eman dezakete izena edo nahiago badute, posta elektronikoa bidal dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera honako datuak emanez: izen-deiturak, harremanerako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Bi aukera horiez gain, zuzenean jo daiteke elkartera,  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatziz, 6969 69 99 94 (Ane) telefono-zenbakira deituz edo Facebook-eko bere orrialdera joanez: https://www.facebook.com/hotzlegazpi.
Datorren ostegunean, otsailak 4, lehenengo bilera egingo da arratsaldeko 18:00etan EROSKIK plazan, udaletxe ondoko arkupetan, duen lokalean. Lerro hauen bidez borondatez lanerako prest dauden herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu koordinazio-bilera horretara. Bestetik, EROSKIK eskaini duen laguntza eskuzabala eskertu nahi dugu.
 
Batez ere, hauek dira bildu nahi diren gauzak:
- Premia biziko gaiak (pixoihalak, konpresak,…)
- Mantak eta lo egiteko zakuak
- Galtzerdi motzak eta neguko oinetakoak
- Janaria; kontuan izan latak erraz irekitzekoak izan behar dutela eta ezin dela txerrikirik bidali.
 
EZ DA ARROPARIK JASOKO, HORREN BEHARRIK EZ DAGOELA ESAN BAITIGUTE
 
Materiala biltzeko kanpainarako ezinbestekoa da kartoizko kaxak eta paletak izatea, materiala behar bezala antolatzeko. Beraz, Legazpiko denda eta enpresei dei egin nahi diegu, ekimen solidario honekin bat egin eta horrelako materiala eskaini dezaten. Modu berean oso inportantea da garraioa, materiala behar den iritsi dadin eta, hortaz, zonaldeko garraiolariak animatu nahi ditugu ekimen honetan lagun dezaten.
 
Azkenik, Legazpiko Udalak eta HotzLegazpi taldeak eskualdeko udalerrietako gainerako herritarrak gonbidatu nahi ditu ideia hau beregana dezaten eta euren Udalei gauza bera egin dezatela eska diezaieten. Errefuxiatuak ez dira hona iristen ari, han hiltzen ari baitira. 
 

Albiste guztiak