Hiru dendak izango dute erakusleiho hutsak erabiltzeko aukera, euren produktuak iragartzeko
Legazpiko Udalak eta Ilinti Merkatari Elkarteak sustatuta, Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zen martxan 2014an.
Egitasmo honen helburuak hauek dira:
- Legazpiko merkataritza-guneak sustatu
- Lokal hutsak erabili
- Itxitako lokalei balioa gehitu
- Jarduera etenak eragotzi
Ilintik dagoeneko egin du zozketa interesa duten guztien artean, eta hauek dira astelehenetik aurrera ikusi ahal izango ditugun denden erakusleihoak:
- Laubide belar denda:Kale Nagusia 9 (lehengo Compro Oro)
- Korosti aholkulariak:Laubide 31 (lehengo ogi denda)
- Eider kirolak: Santikutz 8 (lehen Urkiola)