Euskara zerbitzuak, “Familian euskaraz jolasean” tailerra antolatu du urtarrilaren 28an, Gizarte-zentroan (jubilatuen etxea) 17:00etan. Urtxintxa eskolako hezitzaileek bideratuko dute saioa.
Tailer honen helburua gurasoak eta umeak elkarrekin aisialdian ere euskaraz aritzea eta ondo pasatzea da.
Ekimena bi ikastetxetako Haur Hezkuntzako ordezkariekin batera antolatu du eta HH-5. Mailako haur eta gurasoei (zaintzaileei, aitona-amonei….) dago zuzenduta.
Izen-ematea eskolan bertan, urtarrilaren 26ra arte.