pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrilaren 30ean, Subeltza Eguna gaztetxean

Bazkaria eta bi zatitan banatutako kontzertua

Bikuñako lokaletan entseatzen duten taldeen elkartze eguna dugu Subeltza Eguna, datorren larunbatean, urtarrilaren 30ean, gaztetxean burutuko dena. Bazkaria eta bi zatitan banatutako kontzertua eskainiko dute Bikuñako lokaletan entseatzen duten 6 taldek; sarrerak dohain izango dira.
 
Arratsaldeko saioa, 19:00etatik 21:30etara izango da. Honako hiru taldek hartuko dute parte: Vancouver (19.00etan), One Way (20.00etan) eta Tributo Púrpura(21.00etan). Gaueko saioa berriz, 23:00etatik 01:45etara aurreikusi da. Beste hiru taldek joko dute: Arraio (23.00etan), The Nekrobabies (00.00etan) eta Pepe Botika (01.00etan).
 
Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeek udalak eskainitako lokalen erabileraren truke, gutxienez urtean behin, kontzertu bat antolatu behar dute eta hortik dator ekintza honen arrazoia.
 
Ez da lehenengo Subeltza Eguna
Aurtengoa ordea, ez da lehenengo Subeltza Eguna, Bikuñako musika lokaletan aritzen diren taldeak 2008ko irailaren 13an elkartu baitziren lehenengo aldiz. Hala, musika lokaletan entseatzen hasi, eta 9 hilabete bete ondoren, lehenengo kontzertua antolatu zuten.
 
Musika lokalen erabilera
Musika lokaletan 14 gela daude, eta horietako bi bereziak dira: grabaketa gela eta musika tresnak konpontzeko gela. Gainerakoak entseatzeko erabiltzen dira. 50 lagunetik gora aritzen dira horietan, sormena eta adierazpena lantzen. Aurten CD bat grabatzeko asmoa dute eta honez gero, lanean hasita daude.
 

Albiste guztiak