Dagoeneko 350 dira, organikoa eta errefusa biltzeko Legazpin erabiliko den gaikako bilketa-sistema erabakitzeko aldez aurretik botoa eman dutenak.
Gogora ekarri nahi dizugu aurretiko botoa urtarrilaren 21era arte eman ahal izango dela udaletxean goizeko 9:00etatik 14:00etara. Halaber, ezinduta dauden herritarrak epe berdinean aurkeztu ahal izango dute botoa emateko eskaera.
Herri-galdeketa datorren igandean, urtarrilaren 24an, gauzatuko da ohiko hauteslekuetan. Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara.
Lerro hauen bidez, organikoa eta errefusa biltzeko erabiliko den sistema erabakitzeko herri-galdeketan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak. Bi aukera daude: edukiontziak edo atez ate.