Zarzuela emanaldiekin emango dio hasiera 2016ari Musika eta Arte eszenikoak DVDan zikloak. Ohi bezala, Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da, saio bakarrean, 18:30ean hasita.
Ziklo berritu honek apirilera bitartean jarraituko du eta hona hurrengo hilabeteetan izango diren emanaldiak:
OTSAILEAN, 10 eta 17an: OPERA “Don Carlo” G. Verdirena.
MARTXOAN, 16an: DANTZA “El cascanueces”
APIRILEAN, 13 eta 20an: MUSIKALA: “Los miserables”.
Ondoren bihar eskainiko den Zarzuelaren berri duzue:
LA DEL SOTO DEL PARRAL: Bi ekitaldiko eta hiru agerraldiko zartzuela, prosan egina.
Libretoaren egileak: Luis Fernandez de Sevilla eta Anselmo C. Carreño.
Musika: Soutullo eta Vert.
1927ko urriaren 26an eskaini zen lehen aldiz La Latina antzokian.
Gertakizuna
Ekintza Segoviako herri txiki batean gertatzen da, XIX. mendearen erdialdean.
Lehenengo ekitaldia
Agerraldi bakarra
“El Soto” muino batean dagoen landetxea da. Etxe paretik herriko jendea abesten pasatzen da ondoko ermitara doanean. Damian eta Catalina bikotea eta neskaren Sabino osaba ageri dira eta mutilaren alferkeriari buruz ari dira eztabaidan. Prudencio osaba iristen da, “Tio Romancero” ezizenarekin ezagutzen dutena, erromantzeak idazteko zaletasuna duelako eta idazten ari den erromantze bat irakurri nahi dio hirukoteari. Orduan Aurora iristen da, etxekoandrea, eta bilera zapuzten du. Aurora Germanekin dago ezkonduta; “El Soto” landetxeko zerbitzariak izan ziren biak eta orain bertako ugazabak dira baina azkenaldiotan Germanek bizipoza galdu du eta emaztea kezkatuta dago. Miguel, landetxeko jabe ohiaren eta Germanen lagun minaren semea Angelitarekin ezkonduko da. German bere lagun minari Angelita ez zaiola komeni esaten dio eta horren aurrean Miguel asaldatu egiten da. “El Soto” landetxeko neska-mutilak eguneko lanak bukatzen ari dira. Prudencio osabak bere erromantzearen argumentua kontatzen dio Sabino osabari: German Aurorarekin ezkondu da interesengatik eta Angelitaren maitalea da. Aurora elkarrizketa entzuten du eta hori dela bere senarraren jokaera arraroaren arrazoia uste du. Miguel iristen da eta German hil nahi du. Aurora geldiarazi egiten du baina bere senarraren aurka egiten du; senarrak alde egiten du landetxetik.
Bigarren ekitaldia
Lehenengo agerraldia
Etxean, Catalinaren eta Damianen ezkontza prestatzen ari dira. Sabino osabak German fidela dela esaten dio Aurorari; Miguelek informazioa atera nahi dio baina hark ez dio erantzuten. Prudencio osabak “El Soto” landetxearen inguruan dabil bere erromantzea osatzeko informazio berriaren bila baina Damianek eta Katalinak bertatik botatzen dute. Segidan, German eta Sabino osabak gogora ekartzen dute Angelita Miguelen aitaren maitalea izan zela eta zin egin zutela hori ez zutela sekula kontatuko. German eta Aurora elkartzen dira eta bakeak egiten dituzte baina Prudencio osaba agertzen da Angelitaren ohar batekin Germani hitzordua emanez. Germanek Miguelek egia berak bere kasa aurki dezala onartzen du. Miguel haserre itzultzen da baina Sabino osaba eta zerbitzariak agertzen dira eta Germanengandik aldentzen dute. Herritarrak iristen dira Catalina eta Damian ezkonberrientzako opariekin eta protagonisten liskarrengatik kexatzen da.
Bigarren agerraldia
Goizetik, zerbitzarien ezkontza ospatzen da bailaran. Sabino osabak German eta Angelita non elkartuko diren jakitea lortzen du eta haiengana joaten da. Ezkontzakoak itzultzen dira eta Prudencio osabak German Angelitarekin elkartzeko dela eta leku berean Miguelek topatuko dituela esaten dio Aurorari. Aurora haiengana joaten da baina bueltan datozen bi gizonekin egiten du topo: Miguelek Angelitaren traizioaren berri izan du eta German leiala dela jakin du. Zoriontasuna itzultzen da “El Soto” landetxera eta Catalinaren eta Damianen ezkontza ospatzen da.