pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Galdeketa egiteko baimena
18
Urt
2016

Galdeketa egiteko baimena

Urtarrilaren 15eko Ministroen Kontseiluak galdeketa egiteko baimena onartu du

Ministroen Kontseiluak baimena eman dio Legazpiko Udalari udalerrian hondakinak gaika biltzeko sistemei buruz herri-galdeketa egin dezan.
 
Hauek izan dira galdeketa egiteko baimena emateko arrazoiak: batetik, galdeketaren xedeak “baldintza formal eta material” guztiak betetzen dituela aipatzen da, udal-eskumenekoa eta herri mailakoa delako; bestetik, galdeketaren arauetan gaia bizilagunen interesetarako garrantzi berezia duela jasotzen da; eta, azkenik, galdeketa ezin dela Toki Ogasunari buruzkoa izan nabarmentzen da eta baldintza hori ere ongi betetzen da Legazpirako eskatu den galdeketan.
 
Beraz, “Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintza formal eta material guztiak betetzen direnez”, galdeketa egiteko baimena jaso da.
 

Albiste guztiak