Irule elkarteak sustaturik, otsailaren 3an hasiko da ikastaroa. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendurik dago, gaur egun ia galzorian dagoen langintza honen berreskuratzea eta interesatuei lehen urratsak erakustea helburu duen ikastaroa. Ikastaroak 25 ordutako iraupena izango du eta asteazkenetan egingo dira saioak 17:30etatik 19:30etara Irule elkarteak duen egoitzan.