Aste honen bukaeran, Legazpiko Udalak herri-galdeketaren gaineko informazioa eramango duen gutun-azala banatuko du etxeetako postontzietan. Gutun-azal horretan, halaber, boto txartelak egongo dira, hondakinen bilketa edukiontzien bidez edo atez ate egiteko aukerekin.
Gutun-azal bakoitzean hondakinak biltzeko sistema hautatzeko boto txartelak aurkituko dira: sepia koloreko 3 boto txartel edukiontzien bidezko sistemaren alde egiteko eta zuri koloreko 3 boto txartel atez ateko sistemaren alde egiteko.
3 kide baino gehiago duten familiek udaletxean eskatu ahal izango dute boto txartel gehiago edo herri-galdeketaren egunean bertan hauteskunde-mahaian izango dituzte boto txartel horiek eskura.