Datorren urtarrilaren 16an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXII. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak Txapelketako IV. edizioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko diren bi txapelketa hauek Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen XIX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku (1. saioa) eta XVIII. Gazteen Soinu Zahar (1. saioa) Ligaxketako saioak izango dira , eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan Soinu Zahar txapelketan 2001 eta 2004 urte bitartean jaiotako 22 neskatila lehiatuko dira (B saila), eta Aurresku txapelketan 2005 eta 2009 urte bitartean jaiotako 15 mutiko.
Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Maider Encina eta Nahia Lopez arituko dira. Baina ez dira txapelketan ari diren legazpiar bakarrak, Soinu Zahar Ligaxkan Izaro Velasco, Irantzu Perez, Marene Etxeberria eta Mirene Etxeberria (A Sailean) eta Irati Olaizola (B Sailean) arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
* Soinu Zaharra:
- B Saila: "Erribera" eta "Upelategi"
* Aurresku:
- A Saila: "Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua" eta "Agurra"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena
*Soinu Zaharra (B Saila)
- Lorea Etxaniz (Elgoibar)
- Nahia Lopez (Legazpi)
- Lohitzune Telletxea (Oiartzun)
- Ane Arrizabalaga (Legazpi)
- Naraya Robles (Villabona)
- Elai Gomez (Etxarri)
- Idoia Narbaiza (Legazpi)
- Nahikari Etxabe (Zizurkil)
- Katerin Artola (Oiartzun)
- Irene Izagirre (Villabona)
- Maialen Otegi (Asteasu)
- Amets Maiza (Altsasu)
- Nahia Alonso (Donostia)
- Maddi Bengoetxea (Lizartza)
- Naroa Lopez (Elgoibar)
- Maider Encina (Legazpi)
- Enara Lertxundi (Villabona)
- Amaia Sasiain (Elgoibar)
- Elixabet Larrañaga (Villabona)
- Izaro Agirre (Altsasu)
- Ane Txapartegi (Alkiza)
- Susana Gabino (Oiartzun)
* Aurreskua (A Saila)
- Mikel Esnaola (Lezo)
- Aimar Almortza (Elgoibar)
- Koldo Corbineau (Baiona)
- Endika Osa (Lezo)
- Joanes Zubia (Ibarra)
- Gorka Izulain (Lezo)
- Oier Salegi (Azkoitia)
- Mattin Etxebeste (Oiartzun)
- Egoitz Moran (Altsasu)
- Urko Puy (Lezo)
- Oier Aldazabal (Azkoitia)
- Kepa Vernier (Baiona)
- Ugaitz Rivera (Lezo)
- Markel Goeneaga (Elgoibar)
- Ekhi Balda (Etxarri)