pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak gainditu egin ditu Ekoscaneko bi ikuskaritzak
14
Urt
2016

Udalak gainditu egin ditu Ekoscaneko bi ikuskaritzak

2015ean bere ingurumen-hobekuntza berretsi du

Horrela, 2015ean bere ingurumen-hobekuntza berretsi du
 
EKOSCAN erakundeetan ingurumen-hobekuntzak lortzeko metodologia da. Hortaz, ekintza desberdinak ezartzen dira, horien bidez honako helburu desberdinak erdiesteko: hondakinen, igorpenen eta isurpenen sorrera saihestea batetik, eta bestetik, lehengaiak, materia osagarriak, ura edo energia era eraginkorrean erabiltzea.
 
Legazpiko Udalak joan den 2006tik ari da metodologia hori aplikatzen. Urtero ingurumena hobetzeko bi helburu zehazten ditu udaletxean betetzekoak eta beste bi Obra lantaldean betetzekoak.
 
Urtero, kanpoko enpresa batek emaitzak ikuskatzen ditu, EKOSCAN ARAUA jarraituz. Aurten, ikuskaritza horiek SGS ICS, SA enpresak egin ditu urtarrilaren 12an eta 13an eta aise gainditu dira.
 
2015ean, honako helburuak lortu dira udaletxean:
·  Batzar Aretoan eta Alkatearen eta Idazkariaren bulegoetan LED bonbillak jarri ondoren, % 73 aurreztu dugu kontsumo elektrikoan.
·  Berogailu elektrikoen erabilera saihesteko, erradiadore batzuk lekuz aldatu dira eta beste batzuk berriak jarri dira. Horrekin, berogailuan % 67ko aurrezpena lortzea espero dugu.
·  Birziklatzearen portzentajea % 99,45ean mantentzen da.
 
Obra lantaldean:
· Kaleargietako energiaren kostua % 71,4 murriztu da Bikuña-Motxorron, Guriditegi auzoan, Industrialdeko errotondan, Kale Nagusian (1. fasea) eta Santikutz kalean (2. fasea).
· Auto-konpostajeari eta auzo-konpostajeari esker, materia organikoekin egindako konpostak % 26,56 egin du gora.
 
Horiez gain, ikuskatzaileak oso ondo baloratu ditu aldian-aldian gauzatzen diren sentsibilizazio-kanpainak eta baita ingurumen-hezkuntzaren aldeko kanpainak ere, hala nola, mugikortasun iraunkorra bultzatzekoak, hondakinak gutxitzekoak, kontsumo arduratsua sustatzekoak, Erreka Eguna,…. Halaber, indargunetzat hartu du emaitzen kanpoko eta barruko komunikazioa.
 
2016an, honako hobekuntzak zehaztu dira:
*  Udaletxean:
· Ekitaldietan sortzen diren ontzien hondakinak murriztea
· Energiaren kontsumoa murriztea
· Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio-ekintzak planifikatzea
 
* Obra lantaldean:
· Eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanekin jarraitzea, bai herriko argietan bai EVEk egindako txostenean eta udaletxeko Hirigintza sailak Energiaren kontsumoari buruz egin duen txosten teknikoan jasotako beste ekintzetan.  
· Inausketa-lanak egin ondoren geratzen diren hondarrak erabiltzeko aukera aztertzea.
· Obra lantalderako ibilgailu efizientea erosteko aukera baloratzea.

Albiste guztiak