pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal artxibo historikoko hainbat altxor

Bere antzinatasunagatik eta edukiarengatik ondare dokumental garrantzitsua

Legazpiko Udal Artxibo Historikoan bere antzinatasunagatik eta edukiarengatik ondare dokumental garrantzitsua osatzen duten eta ikertzaileentzat eta herriaren historia ezagutzeko iturri garrantzitsua diren dokumentuak gordetzen dira. 
Jarraian gure herriaren historian mugarri izan diren uneak islatzen dituzten dokumentu gutxi batzuk erakusten dira.
 
1527-1548
Aiztondo eta Goiburu izeneko lursailengatik Legazpiko bailarak Segura herribilduaren kontra jarritako Valladolideko Errege Beteagindua. 
 
1533
Gordetzen diren Legazpiko Kontzejuaren Udal Ordenantza zaharrenak. 
 
1577
Gordetzen den Kaparetasun espediente zaharrena.
 
1633
Pedro Fernandez Zorrilla Iruñako gotzaiak eginiko 1580ko maiatzaren 3an Legazpiko Mirandaolan gurutze bat azaltzearen gertakariaren kontaketa.
 
1659
Segura, Idiazabal eta Zegamako herribilduen kontra Arrano-aitza eta gainontzeko mugarri altuen aprobetxamenduari buruz "Real Chancilleria de Valladolid"-ean Legazpik irabazitako beteagindua. 
 
1660
Erregeak sinatu eta Hazienda Kontseiluak Madrilen 1660ko apirilaren 12an emandako Legazpiko herribilduaren titulua eta dohain-idatzia, zeina behi-larruz idatzita dagoen eta Segurako menpekotasunetik askatzen duen. 
 
1777
Pascual de Larua Ruiz de Navedak, kronista eta numeroko Arma Erregeak, Legazpiko herribilduaren historia eta aintzinatasunari buruz emandako ziurtagiria. 
 
1805. 
1608an Segurarengandik banatzean ezarritako mugarriei eta Legazpiren mugei dagokion planoa.
 
1674-1745
Gordetzen diren bi akta liburu zaharrenak
 
1674-07-05eko bilkurari dagokion gordetzen den lehen aktaren lehen orrialdea
 
 

Albiste guztiak