Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
Legazpiko Udalak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri duen kanpainarekin.
“Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.
Eman hegoak euskarari.”
https://www.youtube.com/watch?v=RIDwZLqAkKM