Joan zen abenduan Haztegi ikastolako LH2 mailako ikasleek udal artxiboa bisitatu zuten, Erdi aroari buruzko ikastaroa zela medio.
Bertan, artxiboaren antolaketa sistema eta gordailuak ezagutzeaz gain, udal artxibo historikoan gordetzen diren hainbat altxor ezkutu ezagutu ahal izan zituzten.
Eta bide batez Legazpiren historiako hainbat pasarte bitxiren berri izan zuten, hala nola Legazpi izenaren jatorria, garai hartako kontzejuak eliza ondoan zegoen zuhaitz baten alboan biltzen zirenekoa, 300 seguratar legazpiar batzuk atxilotzera herrian sartu zirenekoa, kaparetasun edo hidalguia espedienteak edota Legazpitik igarotako errege-erreginen pasadizoak, besteak beste.
Istorio guzti hauen berri garai haietako dokumentuen bitartez izan zituzten eta horrela ikasleek artxiboko ondarea ezagutzeko aukera izan zuten.
1412
Olagizon eta baserritarren arteko hitzarmenaz hitz egiten duen pergaminozko idazkia.
Legazpiko Udal Artxibo Historikoan gordetzen den dokumenturik zaharrena da.
1430
1384an Segurako herribilduari Legazpiko bailarak eginiko menpekotze-hitzarmenaren berridazketa.
1483
Legazpiko mugarri-jartzea, Segurako herribildua, Zegama, Zerain eta Idiazabalgo Unibertsitateak eta Legazpiko bailararen artean egina.
Ikasleen argazkiak