Urtarrilaren 24an herri-galdeketa burutuko da, hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko eta egun horretan euren botoa ematera joan ezin duten herritarrek aurretik eman ahal izango dute botoa.
Hasiera batean aurretiko botoa urtarrilaren 15etik 21era bitartean eman zitekeen baina epe hori handitzeko eskariak jaso ditugunez, Alkatetzaren Ebazpen bidez epea hori luzatzea erabaki da eta aurretiko botoa urtarrilaren 13tik aurrera eman ahal izango da.
Egunak : urtarrilaren 13tik 21era.
Ordutegia : 9:00-14:00
Lekua : udaletxeko Idazkaritzan