pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)
11
Urt
2016

Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, Itxaropen 10ean

Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, 15.00etatik 18.00etara, Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago. Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago, 10-11.zenbakietan. Eraikina udaletxearena da eta irakasleria eta funtzionamendua Eusko Jaurlaritzaren esku daude. Zumarragako zentroa berriz, Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dago eta matrikulaziorako arreta goiz eta arratsaldez eskainiko dute.
 
Hona hemen Helduen Hezkuntzaren Doako eskaintza:
· Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Titulua (DBH)
· Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrerarako ikasketak
· Informatika oinarrizko ikastaroa
· Hizkuntzak:Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
· Oinarrizko hezkuntza
· Gazteleraatzerritarrentzat
 
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko edo asmo berrietan hasteko. Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!
 

Eskaintzaren kartela HEMEN ikusgai.

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11
Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

Albiste guztiak