17:00etan elkartuko gara Goierri taberna parean, 17:30etan Olentzerorekin ohiko ibilbidea egiteko. Euskal Herria plazan amaituko dugu Olentzero Udaletxeko balkoian dugula. Parte hartzeko dei berezia egin nahi diegu, talde, gazte, heldu, familia,… gabon kantak ozen abestuz, gure usadioak mantendu eta biziberritzeko.