Dagoeneko egin dute urteko hamaikagarren galderari dagokion zozketa; alegia, azaroari dagokiona. Hauxe zen galdera: Arrue orga ezagunak eskura jarri zizkien garaiko guraso guztiei. Erantzun zuzena, hain justu Lorea jantzi denda da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Yon Etxeberria izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jaso du, herriko dendaren batean erosketa egiteko.
Bere izenean, bere emazteak jaso du gaur goizean.
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da abenduari dagokion galdera: Nork ez ditu dastatu bertako parrillan egindako txuleta ederrak!!