pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kale Nagusia irekitzea, bihar, abenduaren 15ean
14
Abe
2015

Kale Nagusia irekitzea, bihar, abenduaren 15ean

Ibilgailuen trafikora irekiko da

Datorren abenduaren 15ean, ibilgailuen trafikora irekiko da Kale Nagusia.
Kale Nagusira eta Nafarroa kalera, “Elizondo” taberna parean dagoen pasabidetik sartu ahal izango da, bertako zutoina irekiz.
 
Zutoina astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 13:30era  irekiko da.(Arraindegiei zerbitzeko ordutegia bateratu behar izan da.Hauek sartu ahal izango dira bakarrik:
Dendetara eta tabernetara datozen hornitzaile eta banatzaileak.
Zama-lanak egin behar dituzten bertako bizilagunak.
Gainerakoek, baimen berezia izan behar dute kalera sartzeko.
 
Ordutegi horretatik kanpo, zerbitzu bereziek (anbulantziak, suhiltzaileak,…) eta kalean bizi eta mugikortasun urria duten bizilagunek izango dute bertan sartzeko baimena, sartu beharra izango dutenerako. Abenduaren 14tik aurrera, udaletxean eskatu ahal izango dute kalera sartzeko baimena.
 
Beste aldetik, astelehenetik larunbatera  arratsaldetan baimen bereziak onartuko dira, Kale Nagusia 25aren parean zama-lanak egiteko. Lan horiek, gehienez ere, 10 minututan egin beharko dira. Baimen berezi horietarako txartelak egingo ditu Udalak eta txartel horiek abenduaren 14tik aurrera eskatu ahal izango dira.
 
Ez ohiko eta aparteko egoerak suertatu eta kalera sartzeko zutoina ireki beharra izanez gero, honako telefono-zenbakietara deitu:
 
Udaltzaingoa: 943- 109662
Ertzaintza:      943-  534760

Albiste guztiak