Balleta izango dugu hilabete honetako Musika eta Arte eszenikoak zikloan, eta abenduaren 16ko saiorako Txhikovskyre “El lago de los cisnes” eskainiko dugu, St. Petersburgeko Mariinsky Theatren eginiko emanaldia hain zuzen ere.
FITXA TEKNIKOA
Musika: Pitr Ilich Tchaikovsky
Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov
Libretoa: Vladimir Beghitchev eta Vasili Geletzer
“El lago de los cisnes” ballet klasikoaren obra ezagunena da munduan.
Moskuko Bolshói antzokian eskaini zen lehen aldiz 1877ko martxoaren 4an, Julius Reisinger maisuaren koreografiarekin. Baina garai haietan ez zen oso ondo hartu obra. Aldiz, 1895eko urtarrilaren 15ean, Marius Petipa eta Lev Ivanov maisuen koreografia berriarekin aurkeztu zen eta arrakasta handia lortu zuten San Petersburgo hiriko Marrinsky antzokian. Marius Petipa lehenengo eta hirugarren ekitaldiez (gaztelukoak) arduratu zen eta Lev Ivanov izan zen bigarren eta laugarren ekitaldien (lakukoak) ardura hartu zuena.
IRAUPENA: 128 min.
PERTSONAIAK
Odette – Odile: Ulyana Lopatkina
Siegfried printzea: Danila Korsntsev
Erregina Alexandra: Gronskaya
Tutorea: Pyots Stasiunas
Jester: Andrei Ivanov
Rothbart: Ilya Kuznetsov