pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Saharako Ahotsak. Ahanzturaren kontrako erresistentzia” erakusketa
11
Abe
2015

“Saharako Ahotsak. Ahanzturaren kontrako erresistentzia” erakusketa

Kultur Etxean abenduaren 14tik urtarrilaren 5era

Erakusketa:
Legazpiko kultura-etxean abenduaren 14tik urtarrilaren 5era. 
(astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara, jai egunetan izan ezik)
Dokumentalen proiekzioa:
Legazpiko kultura-etxean abenduaren 14tik urtarrilaren 5era, abenduaren 16an izan ezik 
(astelehenetik ostiralera 19:00etatik 20:00etara, jai egunetan izan ezik)
 
Euskal Fondoak biltzen dituen udalerri ezberdinetatik igarotzeko bokazio ibiltaria duen erakusketa da, eta udalerri horietako bat Legazpi da legazpiarrek, udalaren bitartez, ematen duten laguntzari esker. Biztanleria sahararrak ia lau hamarkadaz pairatu dituen giza eskubideen urraketa nagusiak ikusteko aukera egongo da formatu ezberdinetan oinarritzen den proposamen bisual baten bidez; horien artean, argazkiak, ilustrazioak, hobi komun baten berregitea edota dokumentalen proiekzioa. Bai Tindufeko (Aljeriako) kanpalekuetan errefuxiatuta dagoen biztanleriaren bai Marokok okupatzen duen Mendebaldeko Saharan bizi diren pertsonen egoera ikusteko aukera dago.
 
Ikuspuntu honek, giza eskubideen urraketa aztertzerakoan, Herri Sahararraren irudi ez bikitimizatua eskaintzen saiatzen da―ezta idilikoa ere, kontraesanik gabekoa edota kontaketa gerrazaleei lotua―, erresistentzia-esperientziak agerian utzi eta borroka politikoaren lorpenak azpimarratzen ditu. Erresistentzia, nagusiki, biolentziaren ondorioak gehien pairatu dituzten pertsonek sortu dute. Euren testigantzetan islatzen diren egia, justizia eta konponketaren aldarrikapenek euskal gizarteari Saharar herriaren borroka eskuragarriagoa egiteko balio izan dute. 
 
Horrela, proiektu honen esparruan Mendebaldeko Saharan giza eskubideekin lotutako zenbait gaien berrikusketa egiten da: lapurreta (biztanleria sahararraren ondasunen lapurreta edo suntsiketa), biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketak, tortura, exekuzio estrajudizialak, desagerpen behartuak, hobi komunen existentzia, manifestatzeko eta elkartzeko eskubideen errepresioa, erbestea babeslekuan, pertsonen aurkako minak edota autodeterminazio-eskubidearen ukatzea. Aurretik ere, herri sahararraren deskribapena egiten da, eta gatazkaren historia, emakumeen egoera edota gizarte antolakuntza aztertzen dira. 
 
Erakusketa gauzatu ahal izan da 2010. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuak, Mendebaldeko Saharan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketei buruzko ikerketa sakona egin duelako Euskal Fondoa, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren laguntza ekonomikoari esker; baita ere 2013. urtean, hobi komun batzuen aurkikuntzaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak egin duen ikerketari esker. 
 
Amaitzeko, aditzera eman nahi dugu aurkezpen egunean, abenduaren 14ean arratsaldeko 18:00etan Kultura-etxean, bertaratutako guztiei informatzeko asmoz aurkezpen labur bat egingo dela Euskal Fondoari buruz, baita ere Legazpiko Udalak bertan duen presentziari buruz. 
 
Elkartasun Saskiak lekukoa utziko dio Sahararen aldeko euskal karabanak bultzatutako jaki bilketari 
Legazpiko Udaletik jakinarazten dugu Saharako biztanleen aldeko jakien bilketa burutuko duela Hare Haizeak, Saharako euskal karabanarekin bat eginik, abenduaren 21etik 2016ko urtarrilaren amaiera-arte. Jakiak Legazpiko, BM, Todo-todo eta Eroski supermerkatuetan jasoko dira, eta beraz, ekimenak dirauen bitartean Elkartasun Sakia eten egingo da. 

Albiste guztiak