pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpi Pariseko Klima-aldaketaren goi-bileran
09
Abe
2015

Legazpi Pariseko Klima-aldaketaren goi-bileran

abenduaren 4an, alkateen eta tokiko eta eskualdeko ordezkarien egunean

Koldobike Olabide Legazpiko alkate andreak Parisen ospatzen ari den Klima-aldaketaren goi-bileran hartu zuen parte joan den abenduaren 4an, alkateen eta tokiko eta eskualdeko ordezkarien egunean.
 
Europako 14 udalerrik betetzen dituzte klima-aldaketa arintzeko eta aldaketara egokitzeko Compact of Mayors itunaren baldintzak eta Legazpi da horietako bat. 14 udalerri horietatik, gainera, 10 euskal udalerriak dira.
 
Legazpik 2001ean zehaztu zuen bere Tokiko Agenda 21aren Plana eta Tokiko Agenda 21eko Foroa sortu zuen. Ordutik hona ahalegin handia egin du ingurumena babesteko eta 2009an Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Ordenantza onartu zuen.
 
Urtero udalerriko eta Udaleko berotegi-efektuko gasen inbentarioak kalkulatzen ditu; energiaren kontsumo arduratsua sustatzen du eta herritarren parte hartzea bultzatzen du “Erreka Eguna” bezalako ekimenetan.
 
Horrela, 2006-2013 epealdian % 11 murriztu dira Berotegi-efektuko gasen isurketak.
 
Joan den 2015eko irailaren 23ko Bozeramaileen Batzordean Compact of Mayors ituna sinatzea onartu zen eta horrek jarraipena emango dio gure udalerrian emaitza globalak lortzeko egindako ahaleginari.
 

Albiste guztiak