pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabon Irudi Lehiaketa abenduaren 12an egingo da Kultur Etxean

Lanak Kultur Etxeko marrazketa geletan egingo dira

Aurtengoan, Arkatza Elkarteak antolaturiko lehiaketa hau, abenduaren 12an, larunbata, goizeko 10etan hasiko da eta lanak Kultur Etxeko marrazketa geletan egingo dira. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da lehiaketa eta honako oinarri hauen arabera egingo da:
OINARRIAK
 
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera abenduaren 12an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiketarako deia egiten du.
 
1. PARTAIDEAK
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
 
2. GAIA
Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
 
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
 
4. EPAIMAHAIA
Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
 
5. SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 18an, 19:00etan egingo da Arkatza Elkarteak Gabonetarako irekiko duen Arte Dendan. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira denda irekita dagoen egunetan (Gabonetan).
 
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa abenduaren 12an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak. 
 
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak. 

Albiste guztiak