Orain dela gutxi Legazpiko Udalak Compact of Mayors nazioarteko hitzarmena sinatu du. Horren arabera, klima aldaketaren aurka borrokatzeko herri mailan lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Eta hori gainera, “Compliant” kalifikazio gorenarekin egin du, hau da, kontu hauetan Udalaren ibilbideak errekonozimendu publikoarekin. Izan ere, Legazpiko herriak 2006-2013 epealdian % 11 murriztu ditu berotegi-efektuko gasen isurketak.
Mundu mailan Compact of Mayors konpromisoa sinatu duten 400 udalerrietatik bakarrik 31 udalerrik dute “Compliant” kalifikazioa. Horietatik 14 Europako udalerriak dira eta, horietatik 10 euskal udalerriak dira, Legazpi tarteko.
Klima aldaketaren aurkako Goi-bileraren erronka argia da: nazioek mende honen bukaeran planetaren tenperatura 2 gradu baino gehiago ez jaisteko akordioak lortu behar dute.
Koldobike Olabide alkateak, Euskadiko Autonomia Elkartean klima aldaketaren aurka borrokatzeko politiken goi maila ordezkatuz, abenduaren 4an Klimaren Goi-bilerara joango den euskal ordezkarien taldean hartuko du parte.