Legazpiko Udaleko Gizartekintza, Berdintasuna eta Lankidetza zerbitzuak pertsona nagusien aldeko boluntarioen gizarte-lana bultzatzen du herriko beste elkarteen laguntzarekin: NAGUSILAN, GUESKE eta BUZTINTEGI. Eta horretarako, “La Caixa” Gizarte-ekintzaren diru-laguntza jaso du.
Elkarte horiek Tipi Tapa proiektuan hartzen dute parte. Proiektu horren arabera, paseoak antolatzen dituzte pertsona nagusiekin haien bizitzeko ohiturak hobetzeko eta pertsonen arteko harremana bultzatzeko. Ekintza horrek arrakasta handia izan du nagusien artean; zailtasun desberdina duten hiru zirkuitu daude eta parte hartzaileek borondatez erabakitzen du zein egin.