pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Nikolas Erronda, abenduaren 3an, osteguna arratsaldeko 5:30etatik aurrera
27
Aza
2015

San Nikolas Erronda, abenduaren 3an, osteguna arratsaldeko 5:30etatik aurrera

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau, abenduaren 5ean egin ohi da, baina aurtengoan egun hori zubi bezperako larunbata izanik, aurreratu egin da, ostegunera, era horretan Euskararen Egunarekin bat eginez. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Jon Aldabaldetreku, Haztegi Ikastolako ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura. 
 
Ibilbidea:Laubide Kalea, Bodega Riojana(garai batekoa), Muruko garajeak, San Inazioko aldapa behera, Santikutz Egoitza, Santikutz Kalea, Latxartegi Parkea, Patrizio Etxeberria kalea, Nafarroa kalea, Plazaola kalea, Euskal Herria plaza(Udaletxearen atzealdea). Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei. 
 
Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke. 
 

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak

 
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
 
Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:
 
San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).
Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren “zoroen festetatik” dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara – erdara nahasketaren arrazoia.
 
 

Albiste guztiak