pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizunaren aurrestreinaldia Legazpin
13
Aza
2015

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizunaren aurrestreinaldia Legazpin

Hamabost urte betetzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beraien urteroko azken lanaren aurrestreinaldia Legazpin egiten dutela. Aurtengoa “Amalur” du izena eta azaroaren 12an eskaini zen Latxartegi aretoan, Domingo Agirre ikastetxeko eta Haztegi ikastolako 3 eta 10 urte bitarteko ikasle guztientzat. 
Horrezaz gain, azken lau urtetan egin den bezala, bi ikastetxeetako Haur Hezkuntza 2 urtekoek Porrotxen bisita jaso zuten.
Hauxe da ikuskizunaren sinopsia: Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.
Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.
 

Albiste guztiak