pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

The Upper Room gospel bikotea azaroaren 14an, 20:00etan Parrokian
12
Aza
2015

The Upper Room gospel bikotea azaroaren 14an, 20:00etan Parrokian

Gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da

Aurrera doa Azaroan Musika Zikloa, eta larunbatekoa izango dugu hirugarren emanaldia.
The Upper Room gospel bikotea Donostian jaio zen 2005. urtean, Iñaki Miguel (pianoa) eta Mikel san José (ahotsa) batu zirenean. Biak rhythm&blues estiloko The Croppers talde gipuzkoarrean arituak ziren aurretik. Euren lehenengo emanaldi nagusia Donostiako Loiola auzoan eman zuten, bertako Sagrado Corazón de Jesús parrokian. Ordudanik, bikoteak indarra hartu zuen, eta gerora bide profesional luzea izango zenari ekin zioten Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako eta Gaztela Leongo zenbait eliza eta aretotan joz. Dagoeneko, ehun emanaldi baino gehiago egin dituzte.
The Upper Room, gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da. Saioan zehar eurek konposatutako abestiak aurkezten dituzte, baita generoaren barruan betierekoak diren zenbait pieza ere. Taldearen kontzertuak alai, didaktiko, espiritual eta parte-hartzaile bezala definitu daitezke.
 
EGITARAUA
How Great Thou Art
Burua Altxa
Medley: In The Upper Room / By And By
Zoriontasunaren Bila
Norbait Maitatzeko Eta Negar Egiteko
Nere Ondoan
Jaunaren Hitza
Oihua Da Nire Deia
Peace In The Valley
Mesedez 
Esaidazu Jauna Non Dago Etxerako Bidea 
Kebar Ibaian  
Miracle of The Rosary
Jerikoko Guda
Please My God Give Me Back My Love Again 
When The Saints Go Marching In 
 

Albiste guztiak