pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jose Mari Urcelay jaunak bere bi liburuetako aleak eman dizkio Udalari
09
Aza
2015

Jose Mari Urcelay jaunak bere bi liburuetako aleak eman dizkio Udalari

La Habana hiriko Euskal Etxeko Daniel Aranguren Echeverria Legazpiko Udala bisitatzera etorri zenean Legazpi siglo XX: hitos en el camino hacia la modernidad liburuaren ale bat eman zitzaion opari. Hori dela eta, Jose Mari Urcelay liburuaren egileak, bere esker ona agertuz, dagoeneko agortuta dagoen liburu horren ale batzuk eman dizkio Udalari, etorkizunean gure herrira bisitan etorriko diren edo etor daitezkeen pertsona ospetsuei eman diezazkien.
 
Horrezaz gain, Legazpi siglo XX: 1940-1975, vivencias de un cronista local izenburua duen bere bigarren liburuaren ale batzuk ere eman dizkio Urcelay jaunak Udalari.
 
Bestetik, aukera honetaz baliatu nahi dugu gogora ekartzeko udal artxibategian bi lan horien ale batzuk eta baita Legazpiko historiaren gaineko beste lan batzuk ere kontsultatzeko aukera dagoela.
 

Albiste guztiak