Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
Dagoeneko egin dute urteko hamargarren galderari dagokion zozketa; alegia, urriari dagokiona. Hauxe zen galdera: Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko. Erantzun zuzena, hain justu Alberdi jantzi denda da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Borja Blanco izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jaso du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.
Bere izenean, bere amak jaso du gaur goizean.
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urriari dagokion galdera:Arrue orga ezagunak eskura jarri zizkien garaiko guraso guztiei.