pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Kirol Saria
04
Aza
2015

Legazpiko Kirol Saria

Ostirala, hilak 6, arratsaldeko 19:00etan

Noiz: 2015/11/06an, ostiralean – arratsaldeko 19:00etan
Non: Legazpiko Kultur Etxean

 

Ezarri  nahi ditugun eta urtero eman nahi ditugun sari hauen deialdiarekin Legazpiko kirol arloko hainbat alderdi nabarmendu eta saritu nahi dugu. Alderdi horietako batzuk funtsezkoak dira gure gazteon garapen integralerako eta horiek gabe gaur egungo gizartea ez litzateke bera izango. Horregatik bidezkoa da lortutako kirol merezimenduak aintzat hartzea eta aitortzea eta aitorpen hori, zenbait kasutan, jasotako emaitzen ondorioa izango da edo eraman den kirol progresioa baloratu delako edo kirolaria goragoko maila bateko taldean parte hartzea lortzeko gai izan delako. Modu berean, goreneko mailan edo elite mailan aritzea baloratuko da; gutxi dira maila horretara iristea lortzeko gai direnak eta gero eta kirolari gehiago dira horra iristen direnak. Azkenik, kirolean borondatez lan egin dutenak aipatu behar ditugu; azkenak ekarri ditugu hona baina ez garrantzi gutxiago dutelako, boluntario horien lanik gabe ez  baitziren hor egongo Legazpin eta lurralde osoan gaur egun ditugun kirol elkarteak.
 
• Etorkizun handiko kirolariak:
Selekzioarekin Espainiako txapelketetan eta Kopetan jasotako lorpenak.
o  Urko Beloki – Real Sociedad futbol taldea.
o  Asier Iztueta – Zarautz eskubaloi taldea.
o  Jon Odriozola – Judo
 
 
• Eliteko kirolariak:
Kirol elitean parte hartu eta gehienezko maila eman dutenak kirol eskakizun handiarekin.
o  Irene Paredes.
o  Mikel Mugerza.
 
• Boluntariotza:
30 urte baino gehiago kirola sustatzen eman dutenak.
o  Miguel Altolagirre.
o  Javier Iraeta.
o  Juan Antonio Puente.
o  Markos Madina.
 

Albiste guztiak