pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Edukiontzi grisa Legazpin
30
Urr
2015

Edukiontzi grisa Legazpin

Asteartetik aurrera jarriko dira

EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen aldeko 7 botorekin eta EH Bildu eta Legazpi Irabazi-Ganar taldeen kontrako 6 botorekin, joan den irailaren 30eko Osoko Bilkurak Legazpin errefusa jasotzeko edukiontzi grisa jartzea erabaki zuen. Erabaki horrekin edukiontzi grisa jartzea eskatuz jaso ziren 3.039 sinadurei erantzun nahi zaie.
Edukiontzi grisa errefusa bakarrikjasotzeko da.
Edukiontzi grisa azaroaren lehenengo astean hasiko da jartzen, Urtatza auzotik hasita. Guztiak jarrita daudenean, erabiltzeko moduan egongo dira eta berehala has daitezke erabiltzen.
Edukiontzi grisa itxita egongo da eta txartel baten bidez ireki ahal izango da arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara asteko EDOZEIN EGUNETAN. Ordutegi horretatik kanpo txartela ez da erabilgarri egongo eta edukiontzia itxita egongo da.
Edukiontzia irekitzeko poltsa konpostagarriak makinatik jasotzeko dugun txartela erabiliko dugu. Txartel hori edukiontzia irekitzeko estalkira hurbilduko dugu eta ireki egin dela adieraziko duen soinu bat entzungo dugu. Orduan, estalkia altxatu eta edukiontzi barrura botako dugu errefusaren poltsa.
Edukiontzi grisa proba egiteko jarriko da eta martxan egongo da legazpiarrok hondakinak biltzeko behin betiko sistema erabakitzeko herri-kontsulta egingo dugun arte.
Legazpik tasa oso altua lortu du hondakinak gaika biltzean eta tasa hori mantendu eta, ahal bada, igo egin behar dugu. Beraz, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu hondakinak behar bezala bereizteko eta arduraz jokatzeko.
 
Azkenik, ezin dugu aukera hau galdu eta legazpiarrak zoriontzeaz gain, Legazpin gaikako bilketaren tasa % 82ra igotzeko egin den ahalegina eskertu nahi dugu; horrek garbi adierazten du badagoela birziklatzearen aldeko borondate kolektiboa.
 

Edukiontzi GRIS berria nola erabili

Albiste guztiak