pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 1ean abiatuko da aurtengo Azaroan Musika Zikloa Easo Abesbatzaren emanaldiarekin
28
Urr
2015

Azaroaren 1ean abiatuko da aurtengo Azaroan Musika Zikloa Easo Abesbatzaren emanaldiarekin

Azaroaren 1ean, igandea, 19:00etan izango da Parrokian Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia. Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:
1, IGANDEA: “Easo Abesbatza”. 19:00etan Parrokian Santikutz Abesbatzak sustaturik. Easo Abesbatzak 75 urte betetzen ditu aurten.
8, IGANDEA: “Khami: Bazzque World Sounds”. 13.00etan Latxartegi Aretoan.
14, LARUNBATA: “The Upper Room” Gospel bikotea. 20:00etan Parrokian.
19, OSTEGUNA: “Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira”. 17:30etatik aurrera erdiguneko kaleetan.
21, LARUNBATA: “Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 20:00etan Parrokian.
28, LARUNBATA: “Ortzadar abesbatza (Ioar de Santa Cruz de Campezo)” 20:00etan Parrokian, Santikutz Abesbatzak sustaturik.
 
Easo Abesbatzak honako egitaraua eskainiko digu igandean, bere 75. Urteurrenean:
-Agur Maria                           P. Aldave
-Zatoz Jaungoiko                S. Salaberri
-Aita Gurea                           A. Madina
-Ave Verum                           V. Goikoetxea
- San Juan Zortzikoa             E. Mokoroa
-Donosti                              J. de Olaizola
-Boga, boga                       J. Guridi
-Maitia nun zira?                 J Urruñuela
-Nere maitiarentzat             J.M. Iparragirre/ J. Santesteban
-Aurtxo-aurtxoa                 M. Labegerie / S. Salaberri
-Foruei ereserkia                F. Gorriti
-Maite eguzki eder              P. Sorozabal
-Euskal Herria                    P. Sorozabal
-Azken ereserkia (Chanton Piperri –opera-) B. Zapirain
ZUZ: Xalba Rallo
Organoa/Pianoa: Oscar Candendo
 
Ohi bezala, lehen emanaldi hau, Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu. 
 
EASO ABESBATZA
GIZONEN ABESBATZA. 1940. urtean sortua. Hasiera eman zion bere ibilbideari nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan parte hartuz: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia), Arezzo (Italia) birritan, guzti hauetan lehenengo saria irabaziz. 
Munduko leku desberdinenetan  agertu da: Madrileko Errege Antzokia, Bartzelonako Palaua, Municheko Herkulessaal, Monakoko Errege Jauregia, Bruselaseko Errege Antzokia, Buenos Aireseko Colón Antzokia, Mexikoko Arte Ederren Jauregia, Bartlesville auditorium (USA), Berlineko Philharmonie, San Petersburgoko Alexandrinsky eta Hermitage, Pariseko Salle Pleyel eta Châtelet, etabar. 
Era berean, Espainako eta Frantziako Nazionala, Londreseko eta Buenos Aireseko Filarmonicak, Portugaleko Gulbenkian, RTVE, Pariseko Opera,  Toulouseko Kapitolioa, I Solistí (New York),  Orchestra of the Age of Enlightenment, Mariinsky Antzokiko sinfonikoa… orkestrekin egin ditu kolaborazioak. 
Christa Ludwig, Rockwell Blake, Elena Prokina, Aquiles Machado, Alexandru Agache, Simoine Alaimo, Albert Dohmen, Eva Johanson, Galina Gorbachova, Andreas Schimdt, Wolfgang Schimdt, Dolora Zajick… bezalako bakarlariekin jardun izan da. 
Igor Stravinsky, Serge Baudo, Sylvain Cambreling, Marek Janowski, Kurt Wöss, Wol-Dieter Hauschild,  Leopold Hager, Jesús López Cobos, Josep Pons,  Juan Jose Mena, Victor Pablo Perez, Tugan Sokhiev, Vladimir Jurowski, Valery Gergiev... besteak beste, izan ditu zuzendari. 
30 grabaketa baino gehiago egin ditu, Emi, Naïve, Claves, Columbia, Hixpavox, Philips, Polydor...etxeekin.
 

Albiste guztiak