pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Odol emaileen urteroko bilkura eta diploma banaketa Legazpin urriaren 24an
23
Urr
2015

Odol emaileen urteroko bilkura eta diploma banaketa Legazpin urriaren 24an

Ekitaldiaren ondoren afaria izango dute

Urriaren 24an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan bilduko dira Latxartegi Aretoan Goierriko odol emaileak, urteroko diploma eta oroigarri banaketa egiteko. Aurtengoan 75 odol emaile izango dira sarituak, goierriarrak guztiak eta ekitaldian honako herri hauetako odol emaile taldeak izango dira: Alegia, Amezketa, Ataun, Beasain, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama, Zaldibia, Urretxu eta Zumarraga. Ekitaldiaren ondoren afaria izango dute Aitxuri Jatetxean 21:30ean.

Albiste guztiak