pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ASTEBURU OPAROA DATORKIGU: Kale Zaharreko Jaiak, Asteburu mikologikoa eta Legazpi Musika Bandaren kontzertua

Bigarrenez ospatuko dira aurtengoan Kale Zaharreko jaiak eta hona prestatu duten egitaraua:
URRIAK 23, OSTIRALA
19:00etan: Txupinazoa eta Buruhandiak
20:00: Kontzertua: Latoga.
 
URRIAK 24, LARUNBATA
12:30: Txorixo egosia eta sagardoa bertaratzen direnentzat, herriko trikikilariz alaiturik 14:30ak arte.
16:00: Haurrentzeko jolasak Sorgintxulo taldearekin.
20:00: Kontzertua: “The Northagirres”.
 
URRIAK 25, IGANDEA
17:30: Herri Kirolak.
 
Baina Asteburu Mikologikoa ere izango dugu asteburuan. Hala larunbat goiza perretxiku bilketa egiteko garaia izango da eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera sailkapena egingo da Lekanazpi Elkartean Aranzadi elkarteko kideen laguntzaz. Igandean, 11:00etatik 15:30etara, bezperan bildu eta sailkautakoen erakusketa izango da, eta tarte horretan haurrentzat marrazki lehiaketa eta dastaketa ere izango dira.
 
Eta eguerdiko 13:00etan Latxartegi Aretoan Legazpi Musika Bandak Udazkeneko kontzertua eskainiko du. Uda garaian beren emanaldiak kalean egin ondoren, areto barruko emanaldiei emango die hasiera. Gogoan izan sarrera librea dela, baina aretoa bete arte. 12:30ean irekiko dira aretoko ateak. Hona eskainiko duten egitaraua, Jesus Castillejoren zuzendaritzapean: 
 
1.-Gallito..........................S,Lope
  Pasodoblea
 
2.-El Caserio...................J.Guridi
    Aukeraketa
 
3.-A Joxe Mari Amiano........................J.Ortega"Canario"
     Martxa
 
4.-Kalinka........................Herrikoia
    Errusiar doinua
 
5.-Shirim........................P.Swerts
    Klezmer
as

Albiste guztiak