pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2015-2016 begirale ikastaroa bertan behera geratu da
21
Urr
2015

2015-2016 begirale ikastaroa bertan behera geratu da

Ez dugu lortu taldea osatzeko gutxienezko kopurua

Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatzeko asmoa zuen urtero legez. Hori zela eta, Begirale eta Zuzendari izateko ikastaroak antolatzeko deialdia zabaldu zuen. Zuzendarienak ez zuen harrerarik izan, baina Begirale ikastaroarenak bai. 
 
Hala eta guztiz ere, ez dugu lortu hamar pertsonek izena ematea, hori baitzen gutxienezko kopurua taldea osatzeko. Beraz, azkenean ez da taldea osatzerik lortu. Hori bai, gazte pare bat Urretxura joango dira ikastaroa egitera, bertako Ikastolak ikastaroa antolatzen baitu ostiral arratsaldetan.
 

Albiste guztiak