pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gynkana Sorgintxulorekin Kale Zaharrean

Datorren larunbatean Kale Zaharreko jaien barruan herriko haurrek jolasean arituko dira arratsaldeko 17:00etan

Datorren larunbatean, urriak 24, Gynkana izango da Kale Zaharreko jaien egitarauaren barruan. Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan Gazteria zerbitzuak antolatu eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo dute.
 
Zehazki, LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute; alegia, aldez aurretik nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman dutenek. Izenematerako azken eguna, urriak 21, asteazkena.
 
Gynkana, hain zuzen, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraitu, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.

Albiste guztiak