pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

NiZuBezala, GUREAK tailerrak eta ATZEGI
19
Urr
2015

NiZuBezala, GUREAK tailerrak eta ATZEGI

Herriko ikastetxeek GUREAK tailerrak bisitatzeko aukera izango dute

ATZEGI-ren urteroko kanpainarekin batera, herriko ikastetxeek Hezkuntza zerbitzuaren bidez, GUREAK tailerrak bisitatzeko aukera izango dute.
 
Domingo Agirre ikastetxeko eta Haztegi ikastolako LH-6.mailako ikasleek NiZuBezala programan parte hartuko dute. Desgaitasuna intelektuala eta lanaren inguruan sentsibilizazioa lantzea da programa honen helburua. GUREAK tailerrak bisitatzeaz gain, ATZEGI elkarteak sentsibilizazio saioak eskainiko dizkie ikasleei eskolan bertan. Hausnarketa egin ondoren, NiZuBezalak sortutako web gunean http://www.nizubezala.com/ parte hartzeko aukera izango dute, bai gela bezala bai bakarka.
 
Horrezaz gain, Olazabal institutuko Batxilergo 1go mailako ikasleek eta Helduen Hezkuntza zentroko atzerritarren taldeak ere GUREAK tailerrak bisitatuko dituzte.
 
Hona hemen osatu dugun bisitaldien egutegia:
Bukatzeko, ATZEGI-k aurten prestatu duen #HorrelakoaDaNireBizitza kanpainaren inguruko informazioa web gune honetan duzue eskuragarri: www.atzegi.org/horrelakoadanirebizitza
 

Albiste guztiak